XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denetan aurreprojekturik zehatzena berau da.

Har daitezkeen bide ezberdinak seinalatzen ditu: hirugarren kanala sortzea, bigarren kanala esklusibitatez telebista autonomiko bezala erabiltzea, bigarren kanalean ordu batzu hartzea.

Txosten honek telebista elebiduna proposatzen du, aldibereko elebitasuna eta osatzailea, gainera.

J. J. Azurza jaunak, 1979an, txosten bat egiten du, izenburu honekin: .

Probisionalki, telebista elebiduna proposatzen du J. J. Azurzak, baina euskara / erdarazko ordutegiak txandatuz eta ez hizkuntzak programa berean nahasiz.

Gerora, egiazko soluzioa bi euskal kanaletan legoke: bata euskaraz eta bigarrena erdaraz.

Aurreprojektu hauetan, are politiko berrien artean, eta areago herri-eritzian, euskal telebista baten eredua ez zegoen arras diseinatua 1979an.

Telebistaren errebindikazioa eta nahia denen burutan daude, baina ez eredua.

Indefinizio hori Madrilen eta Euskal Herrian, bietan, dago.

Eskaintza-eskariek ez bide dute definizio argirik.

Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko harremanak urratsez-urrats ikustean konturatzen da bat, J. J. Azurzak esan bezala, negoziaketa barik, indarketa edo sokatira izan dela bien artekoa.

UCDren fluktuazio politikoek eta giza aldakuntzek zerikusi handia dute honetan, noski.

Bi urte eta gehiago negoziaketan ihardun ondoren, laugarren kanala eraikitzeko erabaki irmoa hartzen du Eusko Jaurlaritzak, Madrileko harremanak (ia) utzita.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultur Kontseilariaren hitzetan, hauek izan dira erabaki hori hartzeko Eusko Jaurlaritzak izan dituen arrazoiak: 1) Madrilek ez du bere hitza bete: Arias Salgadok egin promesak, TVEko 1. eta 2. kateetan euskara sartzekoak, Castedok ez ditu aintzat hartzen, adibidez.

Epeak ere ez ditu bete.

2) Madrilek minikatea bat eskaintzen du, ez benetako telebista bat.

Castedo jauna RTVEko Zuzendari Nagusi bezala Ajuriaenean egon ondoren, honen telebistarekiko filosofia salatu zuen R. Labaienek Eusko Jaurlaritzako bozeramaile gisa: telebista erregional bezala ulertzen omen du Castedok Euskal Telebista.

3) Madrilek ez du euskara sendotu nahi, euskararen atzetik herri bat ikusten duelako.